Biniloak

BINILOAK, PRESIOA ETA BEROA APLIKATU OSTEAN KOTOI EDO POLIESTERREKO ARROPETAN ITSASI ETA BOBINETAN DATOZEN MATERIAL PLASTIKOAK DIRA
Mozketarako biniloak
Plotter batean moztu eta arropen gainean zuzenean aplikatzen diren kolore ezberdinetako biniloak existitzen dira. Teknika hau kirol arropetan zenbakiak edo izenak jartzeko oso erabilia da.
Inpresio biniloak
Inpresioko biniloa txuria da eta moztu baino lehen inprimatzen da. Kotoi edo polisterreko arropetan armarriak eta logotipoak ezartzeko oso teknika erabilia da, kuatrikomiak egitea ahalbidetzen bait du. Lan txikietarako oso teknika aproposa da.
Transfer Serigrafikoa
Erabili daitekeen bertze teknika transfer serigrafikoa da, serigrafiak ematen dituen antzeko emaitzak ematen ditu, nahiz eta aplikazioa biniloaren berdina izan. Hau erabiltzeko gutxieneko logotipo edo armarri kantitate zehatz bat eskatzea beharrezkoa da. Arropa mota ezberdinetan ezarri ahal izanaren abantaila du.