Brodatuak
Zuzeneko brodatua
Iraunkortasun eta edertasun handiko emaitza ematen digun teknika da brodatua, zeina koloreetako harizpiak erabiliz arropak apaintzen ditugun. Izaten duen iraupena dela eta, lan esparruan oso erabilia den teknika da, eta elastiko, polo eta txanoen gainean ezartzen da batez ere.
Brodatzeko programan sartu dugn diseinutik abiatuta josten da arropa. Erabili daitezkeen kolore kopurua mugatua da eta logo edo armarria ez du konplexutasun handirik izan behar.
Bero bidez ezartzen den brodatua
Binilo eta brodatuaren arteko teknika partekatua da. Izan ere, brodatuak jada eginak datoz binilo antzera aplikatzen den formatu batean. Kolore sorta handiagoa egin ahal izatea ahalbidetzen du, hala ere, aldi bakoitzeko logo kantitate minimo bat egitea eskatzen du.