ZERBITZUA

Ziraketan enpresa gaztea baina eskarmentu handikoa da, ehungintza esparruan urte aunitzetatik trebatuak izan diren haren sortzileen ibilbide profesionalaren emaitza. ZIRAKETANen merkatuko produktu aniztasun zabalena eskeintzearen eta gure zerbitzuaren etengabeko hobekuntzaren aldeko dema egin dugu, egunero, honen beharrak aldakorragoak direlaren jakitun garen neurrian.

HAZTEN ARI GARA

Zentzu honetan, gure instalazioetan zaharberritze garrantzitsua berriki amaitu dugu, mota aunitzeko lagin-eskariak zerbitzatu ahal izateko picking eremu zabala lortu dugularik, palet biltegiratze gaitasun handia lortzen dugun neurri berean. Hau guztia, sortzen diren behar ezberdinen ebazpenetan azkarrak, eraginkorrak eta leihakorrak izateko helburu bakarrarekin. Modu honetan, gure zerbitzuaren hobekuntzara bideratutako funtzionaltasun handiko 4.000 metro karratuko biltegia dugu eskura.

MALGUTASUNA

Egunez egun merkatuaren beharrekin doitzeko ahalmena gero eta garrantzitsuagoa ikusten dugunez, bezeroaren eskaeren arabera aldatzen eta berritzen den produktu-aukera zabala eta askotarikoa ematen diegu gure bezeroei.

KALITATEA

Gure produktua zaintzen dugu, horretarako oihal guztien gaineko etengabeko kontrola eta ikuskapena zorrozten dugu ZIRAKETANen; delako kalitatea maila tekniko nahiz zerbitzu arin, informazio etengabe eta bezeroarekiko arreta arduratsutzat daukagu.

PREZIOA

Promozioa eta publizitatearen merkatuan prezioa oso garrantzitsua da, horregatik ZIRAKETANen eskaintza orekatua gordetzen saiatzen gara, bide batez lehiakor izateari eta zerbitzu-kalitate-prezio erlazioari eutsiz, aldagai hauen oreka bikainik gabe elkarlehia ezinezkoa bait deritzogu.

LAGUNTZEN AHAL ZAITUGU