Sublimazioa
Osoko sublimazioa
Osoko sublimazioan geroago josiko diren ehunen piezen gainean egiten da prozesua. Modu honetan emaitza hobeak bermatzen dira eta konplexutasun handiagoko lanak egitea ahalbidetzen du.

EDOZEIN MOTAKO PRODUKZIO BEREZIAK SOR DITZAKEGU DISEINU ESKLUSIBOAK LORTUZ ETA, MODU HONETAN, EHUNGINTZA MUNDUKO EDOZEIN BEHARRETARA EGOKITUZ
Janzki bukatuen gainean
Janzki bukatuen gaineko sublimazioa, eginak dauden poliesterreko jantzien gainean diseinuak plantxaren bitartez transferitzeko metodoa da. Jantzi argien gainean emaitza onak ematen dituen sistema da, beti ere diseinuak ertzak eta joskerak gainditu ezin dituela kontuan izanik, horrela balitz, osoko sublimazioa izanen bailitzateke teknikarik egokiena.
Euskarri zurrunen gainean
Aurretik polimero berezi bat itsasia duten metalezko, zurezko edo plastikozko materialen gainean inpresioak egitea ahalbidetzen du, ehunen gaineko sublimazioak dituen oinarri berberak baliatuz. Helburu honetarako osagarri eta euskarri mota aunitz daude.

Sublimagarriak diren euskarri zurrunen produktuen lidergotza duen jatorrizko marka da Unisub. Ameriketako Estatu Batuetan fabrikatzen dira eta mundu mailako kalitate handiena dute. Egun, Unisubeko 395 produktu baino gehiago ditugu eskuragarri, munduan zehar 70 herrialde baino geihagotan saltzen diren berberak. Unisubeko gure produktuak

ChromaLuxe bereizmen handiko irudiak sublimatzeko produktuen mundu mailako fabrikatzaile nagusiena da.